Kukutza defendatu!

15 Uzt

Gaur 19:00etan kotxe karabana Kukutzaren alde, etorri daukazunarekin (kotxea, megafonia…), parte hartu eta zabaldu!

Hoy a las 19:00 Kotxe karabana a favor de Kukutza, ven con lo que tengas (coche, megafonía…), participa y difundelo!

Kukutza ikutu bez!

Kukutza gaztetxearen aldeko nazioarteko manifa

15 Uzt

Uztailak 16, larunbata, arratsaldeko 6etan Udaletxetik Errekaldera

Manifestazio bitartean izango diren ekintzak hauek dira:

Kamioian
…Dz (Esne Beltzako Dja)
Xabi Solano (Esne Beltzako Abeslari eta trikitilaria)
121 Krew (Hip-Hop Euskal Herritik)
Selektah Stepi (Bad Sound Systemeko Dja)
…Sorpresak

Kaletik
Orkresta
Kale Animazioa
Trikitilariak
Dantzagunea
Panpinak
Zirkua
… eta Sorpresa gehiago

Manifestazioa amaitu ostean Errekalden… (Errekaldeko Plaza)
Ekitaldia
Bad Sound System
Esne Beltza
… eta Sorpresak

Kukutza III desalojo arriskuan dago!!!

12 Uzt

Dakizuenez Kukutza III Gaztetxea desalojo arriskuan dago, horregatik hurrengo Lip dub bat grabatu da eta horrela gaztetxean burutzen diren aktibitateak ezagutu ahal izango dituzue. Danon laguntza beharrezkoa da gaztetxearen defentsan.

LIPDUB – KUKUTZA

Kukutza II web orria

Konpartsero Eguna

12 Uzt

Bilboko Aste Nagusia baino lehen Konpartsero Eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 16an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Egun horretarako Konpartsen Federakundekook prestatu dugun egitaraua hauxe da:

  • 12etatik Aurrera: Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, Txorizo eta piper banaketa, Pintxo lehiaketaren hasiera
  • 13:30  Pintxoen aurkezpena
  • 14:00  Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30  Konpartsen bazkaria
  • 17:30  ORKRESTA
  • 18:00  Manifa Udaletxetik Errekaldera, Kukutzarekin bat!

Izan zaitez Marijaiaren lagun!! Aste Nagusia defendatzen!!

12 Uzt

Hementxe dugu aukera!! Marijaia mundu zabalean presente egongo da!!

Nola?: Bilboko Konpartsakeko web orrian duzuen paperezko Marijaia jaitsi eta inprimatu.

Zertarako?: Zurekin, lagunekin, amorantearekin, umeekin, oporretan, lanean, lo egiten, edaten, parrandan, filosofatzen, …. edonon ….edonoiz…. argazki bat atera Marijaiarekin eta gure web orrian eskegi.

Zergatik?: Zinez uste dugulako Aste Nagusia defendatzeko Marijaia ahalik eta leku gehienetara ailegatu behar dela.

Marijaia for alkate kanpainaren barruan zure atxikimendu interaktiboa eskatzen dizugu! Gure konpromezua: Jai herrikoi eta partehartzaileak egingo ditugula, parekideak, jasangarriak, dibertigarriak, txoroak, ironikoak eta errebindikatiboak.

Zer eskatzen dizugu: zure atxikimendua adierazi argazki bat eginez!!

MariJaian sinisten duzulako…jarrai gaitzazu!!

Martxoak 8 eta Sardinaren ehorzketa

7 Mar

Aurtengo inauterietan martxoaren 8arekin batera Sardinaren erreketa egitea suertatu da. Bilboko Konpartsetatik, Udaletxea eta Kordinadora Feministaren arteko akordioa bilatu izan dugu gauza biak ordu berean ez izateko. Kordinadoratik saiakerarekin bat egin dute hasieratik eta aukerak zeuden ekitaldi bien ordutegiak moldatuz lehenago sardina erretzeko eta gero manifestazioa ateratzeko

Baina bapatean eta azken momentuan Udaletxeak ez du aukera hau ondo ikusi eta sardinaren erreketa manifestazioa egiten den bitartean egitea erabaki du.

Guretzako penagarria da ordutegia apur bat ez moldatzearren manifestaziora joaten diren bilbotarrak sardinaren erreketan egon ezin izatea. Beraz, aurten Bilboko Konpartsakek sardinaren “bir-erreketa” egingo du Kordinadora Feministak deitutako mobilizazioa eta gero.

Konpartseroak eta bilbotarrak Martxoaren 8ko ospakizunetan parte hartzera konbidatzen ditugu eta geu ere bertan egongo gara, sardina eta guzti!

GORA MARTXOAREN 8a!

GORA BILBOKO INAUTERIAK!

Tags:

Bilboko Udalak debekatua

23 Ots

Bilboko Udalak debekatua

Bilboko Udalak ez du baimenik eman Tostada eta Indaba lehiaketak egiteko. Arrazoiak: Plaza Berria zikintzen delako!!!
Bai, ez gaude txantxetan. Hau da Espazio Publikoa Erabiltzeko Bulegotik email-en bidez eman diguten azalpena, testualki: “Iaz hasita, janariak prestatzea dakarten jarduerak murriztu egin dira Plaza Barrian, adibidez haragi errea egitea, lehiaketa gastronomikoak, eta abar, zikinkeria handia sortzen baita. Hori dela eta, ez da baimenik emango espazio horretan tostaden lehiaketa, sardinada edo putxeren lehiaketa egiteko.

Hori dela eta, Bilboko Konpartsak hurrengo jarduera burutuko du: inauterietako igandean, indaba-lurrina, txigorki- lausotua eta puntxa-kontzentratuko lehiaketa handia ospatzeko deialdia. Plaza Berrian eguerdiko 1tan elkartuko gara.

Bandoa

23 Ots

Jaun eta emakume bilauek eskuartean daukaten bandoak hurrengoa dakar:

I

Azkuna Errege I Zabalguneko Handiak, gure gizon feudalak, hiribilduko karrikak konkistatu ditu Isabelina Haritzarenarekin batera. ran Viako lurrak bereganatu ditu, baldosak barne.

II

Azkuna Errege Ia Burgosen da. Bertako lore-baratze baten itzalera hurbildu da haren duke eta konde adiskideekin elkartzeko. Sorterritik ihesi, Isabelina agintean utzi du herri xeheak buruturiko Txigorki eta Indaba matxinadari aurre egiteko.

Zorigaiztoko tabernari, merkatari eta konpartseroen artean txigorkiak eta indabak inauterietako ohiko jaki diren ustea zabaldu da.

Eta egiteko horretan pertsonarik egokiena zein den jakin nahian, herri xeheari txigorkirik goxoena, indabakadarik finena eta puntxerik dotoreena harrapatzeko erronka luzatu zaio.

Ganorabako balentriak udalbatzako bizilagunak arras mindu ditu: ondorioz, harresien bestaldean inolako gastronomia ospakizunik egiteko erabateko debekua ezarri dute. Requiem txigorkiak eta indaben alde!!

Tragediaren baitan eta aipaturiko lehiaketa bertan behera geratu izanaren aurrean, konpartsa komunitateak hurrengo jarduera burutuko du: inauterietako igandea lagun, indaba-lurrina, txigorki- lausotua eta puntxa-kontzentratuko lehiaketa handia ospatzeko deialdia. Hartarako, jendaila eguerdiko ordu batean plaza berrian bilduko da, aitaturiko lehiaketaren ikusle.

III

Bada, jakinarazi beharra dago, Isabelinaren kalterako, hark ez duela herri-xehea gelditzerik izan eta datorren martxoaren 3an, ostegunez, hasiko den bakanala buru belarri prestatzen ari direla: hiribilduko karrika zaharretan zehar algara nagusituko da, eta txorizoa nonahi banatuko dute.

Ikuskizunak Trapuzaharrak du izen, eta iluntzeko zazpietan hiribilduko antzokia Crisostomo Arriaga Jaunan ospatuko da.

IV

Ospakizun paganoekin jarraitzen dugularik, konpartsero zikinek hiribildutik kalejiran abiatuko dira urrutitik etorritako beste adiskideek lagunduta. Hartara, arratsaldeko seietan Vista Alegre zezen lubakitik abiatu eta Areatzako kai zaharreraino joango dira.

Ospakizunean gonbidatu berezi zenbait izango ditugu, direla zirku-akrobata-titiriteroak, direla trobadoreak..nor bere urrezko karrozan:

  • Arrasate-Mondragon gotorlekutik – GOSE
  • Lurralde berrietako musika – BUNPADA SOUND
  • Eta nola infanteetarako hala titiriteroak – HORTZMUGA eta bere bufoi gortea.

…Ezen bufoi izatea ez da lan makala eta hiribilduko guztiak egunbetez bufoi izatera animatu nahi dituzte…denok karrikan gora eta behera dantzan. Hartarako lagun zinez berezia ekarriko dute: koloretako bufoia, gure bufoi berezia! Hortzmugarekin batera, botxoko bizilagunei hauxe proposatuko die: IZAN ZAITEZ BUFOI!!

Musikari eta juglareek kortejoa lagunduko dute eta Hurtado Amezagako karrika errespetagarri bezain estua haien algara, musika eta dantzez ziprizinduko dute.

V

Talde desleialak duelu bizian aritu ostean, armadura eta hornigarri distiratsuenak zeinek jantzi dituen erabakiko da; halaber, karroza dotoreenak nork gidatu dituen eta dantza ikusgarrienak nork dantzatu dituen ebatziko da.

Plaza Berria izenekoan dagokionari sari eta garaikurrak banatuko zaizkio. Epaimahai txit prestuaren eskutik etorriko dira sariok.

VI

Jaungoikoaren egunean eta goikoari esker, konpartsero gaizkileen plangintzarekin amaitzea lortu da.

Hala ere, berauen iñauterietako isipiritua fin mantenduko dute tostadaren eskeintzaren bitartez eta jaiaren amaieraruntz joango dira iñauterietako martitxenarekin, kuaresmaren aurka borrokan eta sardinaren erreketatik ihesi eginez, jai paganoekin jarraituz eta infiel bat bez zutunik gelditu arte!!

VII

Jai guzti hauetarako beharrezkoa izango da eguneroko arropak eta itxurak aldatzea eta gure eremuetako eta beste herrietako txoroen itxurak hartzea.

DANTZA DEZAGUN BA BILLANOAK MARTXOAREN 3TIK 8RA GURE SARDINAREKIN BATERA!!

GORA BILBOKO INAUTERIAK!!

Euskararen eguna Bilbon: euskara jantzi eta erabili

29 Aza

Iazko bide beretik jarraituz, Bilboko euskalgintza eta kulturgintzako hainbat eragile, konpartsek eta taldek bigarren urtez euskararen egunaren antolakuntzari ekin diogu, aurten ere administrazioek euren burua zuritzeko egiten dituzten ekitaldi instituzionalen aurrean egun hau izaera herrikoieko aldarrikapen eta jai egun bihurtuz.

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Egitaraua:

  • 12.00 EHEk deituriko kontzentrazioa izango da udalean “Bilbo euskalduna orain! euskararen ordenantzak onartu!” lelopean.
  • 17.00 Umeentzako jolasak (puzgarriak eta tailerrak) Plaza berrian
  • 19.00 euskararen pregoia euskaltzaindiatik, athletikeko nesken eskutik. Bertan abesbatzak, musikariak, bertsolariak… egongo dira.
  • Ondoren, kalejirak alde zaharretik: gaztetxea, bilbo kantari eta konpartsak. Ekarri kamiseta!
  • 22.00 Bertsorastafaria 7Katu gaztetxean

Animatu eta parte hartu!

Iruñeko eguna

29 Aza

Aurten, urtero bezala, Gora Iruñeak antolatu du Iruñeko Eguna, gure hiriaren festa ospatzeko azaroak 29an, egitaraua luze batekin.

Bazkarirako txartelak Meson de la Tortilla, Iruñazarra eta Herriko Tabernan daude (15 euro).

Aurtengo Gora Iruñearen saria Iruñeko peñeei emanen diegu. Ekitaldi nagusia eta sari ematea Gazteluko plazan 13.30etan izanen da.

Animatzen dugu jendeari baserritarrez jantzitaz parte hartzeko.

EGITARAUA

  • 07:30 – Aurora Muthiko Alaiak Estafetatik
  • 10:30 - Lunch-Hamarretakoa Alegria de Iruña peñan ? Lunch- Almuerzo en la peña Alegria
  • 11:00 – Muthiko dantza taldea kalejira Estafetatik
  • 11:30 – Muthiko Alaiak dantza taldea San Jose plazan
  • 12:00 – Iruñeko Eguna Kantuz desde Mercaderes. Kalejira musikarekin Jarautatik
  • 13:30 – Gora Iruñea 2010 sari ematea eta Larraindantza herrikoia Gaztelu Enparantzan
  • 14:30 – Bazkari herrikoia Salesianosen
  • 17:00 – Alegria Peñan Dantzaldiak Nagorerekin. Txikientzako ekintza AEK-Rekoletasen
  • 19:30- Bailables con Kiki Bordatxo en Muthiko Alaiak